XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Sarrera 1.848.go iraultzarekin izakera eta bizi modu baten amaia datorkigu.

Mundu berri baten ateak irekiko dituen energia aldaketak, gizarte berri bat martxan jartzen du.

Era bertan filosofia eta pentsamentu munduan aldaketa biziak ematen dira.

Artea ikuslego berri batekin aurkitzen da, burjesi txikia eta erdikoa.

Ikuslego honentzako, artea mundu berri bat da, ez dute inongo ohiturarik artea ikusteko baina mundu hori ezagutu nahi dute.

Aurrerakuntza, doktrina eta gizarte honen ardatza bezela agertzen da; etengabeko mogimenduaren eta etorkizunari begira dagoen gizartea dugu hau, lehengo gizarteak berriz, gordetzaile eta konserbatzaileak ziren eta oinar oinarrizkoak ziren bi ezaugarri hauk.

Oinarri berriak dituen gizarte batekin aurkitzen gara; mogimendua, aldakuntza azkarra eta etengabekoak izango dira jaiotzen ari den gizarte honen ardatzak.

Mende honen erdi aldean mendebal gizarteak arazo berri batzuk aurkitzen ditu:- Zientzi eta teknikaren aurrerapen sinisgaitzak planteatutakoak; itxaropen onekoak.

- Aurrerapen hauek sortutako egoera soziala; proletargoaren sorrera eta horrekin batera, gizarte mailan ematen ziren harremanen aldakuntza.

Bere lehengo baloreak aldatzerakoan, eta hain azkar gainera, krisis sentimentu bat zabaltzen da, artearen zentzua eta artea bera krisis honetan sartzen da eta gizartearekin batera aldatu behar izango du.